SARRERA:
Pierre Topet, ezezagunagoa Etxahun ezizenez, (Barkoxe, Zuberoa, 1786ko uztailaren 26a-Barkoxe, 1862ko urtarrilaren 17a) Euskal bertsolaria izan zen. Etxahunia deitu etxean jaio izanak eman zion ezizena.
BERE BIZITZA:
Etxahunen bizitziaren khantoria bertso sortan esaten duenaren arabera, ez zuen bizitza erraza izan. Txikitatik ez omen zuten asko maite izan, bere hitzez, "edertarzünez praube ninzalakoz sorthü". Familiako giro txarrak gizon zail eta bortitz bihurtu zuen.
Gaztetan etxeko neskame bat haurdun utzi zuelarik, gurasoek etxe oneko neska batekin ezkonarazi zuten. Emaztearekin beste sei seme-alaba izan zituen, baina ezkontza hark ez zuen ezer onik ekarri: Emazteak beste gizonekin engainatzen zuen eta egun batean, Etxahunek lagun bat tiroz hil omen zuen, emaztearen amorante batekin nahastuta. Heriotz haren atzean, dena den, etxe batzuen gaineko jabego auziak ere ez ote ziren izan susmatzen da. Espetxean urte batzuk igaro eta gero, erromes joan zen Erromara eta Santiago de Compostelara.
Bere bizimodu tragikoak Europako erromantikoak erakarri zituen. Emazteak dibortzioa lortu zuen eta hura zendu zenean, berriz etxean onartu zuten. Ordurako, bere izena Ipar Euskal Herri osoan egin zen ezagun eta mota guztietako jaietan kantatzeko deitzen zuten.
Eskale gisa eman zituen bere azken urteak, noizbehinka seme-alaben etxean bizi izanda. Bere aisialdian, herriko haurrei idazten eta irakurtzen irakasten zien.
Etxahunek idatzi zituen bertso-paper gehienak bere familiak erre zituen, eta Jean Heritxelhar-ek, hainbat bertso-biltzaileek eta ikerlariek jaso zituzten. Haritxelharrek bere doktore-tesia Etxahunen obraz egin zuen. Tesia bi liburutan eman zen argitara: Le poète souletin Pierre Topet-Etchahun, 1969an idatzita eta L'oeuvre poétique de Pierre Topet-Etchahun 1970an idatzita. Haritxelharrek Etxahunen bertsoak hiru multzotan bereizten ditu:

- Autobiografikoak: Bertso horietan Etxahunen izaera erromantikoa nabarmentzen da. Urxapal bat, Mundian malerüsik, Bi bertset dolorüsik, Etxahunen bizitziaren khantoria eta Ahaide delezius huntan dira Etxahunen lan autobiografikoak.
- Satirikoak edo ziri-bertsoak: Aurrekoak bezain onak edo hobeak. Ofizialenak, Gaztalondo handian, Bi ahizpak, Maria Solt eta Kastero, Barkoxeko eliza eta Musde Tiraz dira ezagunenak.
- Bat-batekoak eta bestelakoak: Norbaiten omenez jarriak, ezteietan kantatuak, eta abar